Istripua izan zen atzo AP-15 errepidean, Tafallatik gertu: matxuratuta eta geldi zegoen kamioi baten kontra jo zuen beste kamioi batek. Donezteben bizi zen badalonar batena zen bigarren ibilgailu hori eta momentuan zendu zen. 46 urteko gizona zen.
49. kilometroan gertatu zen ezbeharra, 17:51 aldera, ordu horretan eman baitzietan abisua larrialdi zerbitzuei.
Foruzaingoak, suhiltzaileak eta Tafallako medikuak azaldu ziren istripua gertatu zen tokira, baina ezin izan zuten gidaria artatu, kamioian harrapatuta zegoen eta.