"Egungo plataforma ez zaigu bat ere gustatzen", esan du Adolfo Araizek, AHTari erreferentzia eginez. Oroitarazi du, halaber, Nafarroako Gobernuak "jarrera zuhurra" izan zuela osoko bilkuran. Nolanahi ere, esan du lauko gobernuko taldeen artean "desadostasunak badaude, egonen direla".
Geroa Baiko Koldo Martinezek adierazi du "akordio programatikoan jasotakoa" defendatuko dutela: "akordio potentea da, serioa, prestazio handiko trenaren aldekoa".Aldi berean ziurtatu du plataforma berria akordio programatikoan sar daitekeela: "Ziur gaude baietz". Eta horra hor gakoa, izan ere, Araizen irudiko plataforma berriak ez du bat egiten akordio programatikoarekin.
Gauzak horrela, Industria ministroarekin batu aurretik bilera eginen du laukoak, baita amaituta ere.