AHTaren inguruko bilera eginen du laukoak, De la Sernarekin elkartu aurretik

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 23a, 07:58

Espainiako Garapen ministroarekin elkartuko da Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordea, etzi, eta, horren aurretik, "jarrera bateratua zehazten" ahaleginduko da laukoa, Araizek esan duenez.

"Egungo plataforma ez zaigu bat ere gustatzen", esan du Adolfo Araizek, AHTari erreferentzia eginez. Oroitarazi du, halaber, Nafarroako Gobernuak "jarrera zuhurra" izan zuela osoko bilkuran. Nolanahi ere, esan du lauko gobernuko taldeen artean "desadostasunak badaude, egonen direla".

Geroa Baiko Koldo Martinezek adierazi du "akordio programatikoan jasotakoa" defendatuko dutela: "akordio potentea da, serioa, prestazio handiko trenaren aldekoa".Aldi berean ziurtatu du plataforma berria akordio programatikoan sar daitekeela: "Ziur gaude baietz". Eta horra hor gakoa, izan ere, Araizen irudiko plataforma berriak ez du bat egiten akordio programatikoarekin. 

Gauzak horrela, Industria ministroarekin batu aurretik bilera eginen du laukoak, baita amaituta ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!