Eduardo Santos izanen da Nafarroako Ahal Duguko idazkari berria

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 22a, 08:17

Bigarren geratu da Laura Perez, 28 botoko aldearekin. %19,5eko parte hartzea izan da.

Eduardo Santos izanen da hemendik aurrera Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusia, Laura Perezi gailendu ostean, baina estu: 28 botoen aldea baina ez dute izan. Hirugarren hautagaiak, Fran Espinosak, ez du ordezkapenik. 6.917 lagunek eman zezaketeen botoa eta horietatik 1.347k eman dute, hau da, %19,5ek.

Zuzendaritzan, boto bidez aukeratutako 24 kide daude eta horietatik hamalau Santosen ingurukoak dira, horien artean Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea -denak, Martxoak 20 hautagaitzakoak-; gainontzeko hamarrak Lana 2019 zerrendakoak dira, alegia, Perezen gertukoak.

Horiez gainera, herritarren kontseiluan Santos izanen da, tokiko zirkuluetako bi ordezkari -Santosen gertukoak biak ala biak- eta hautagaitzetan ez zeuden sektoreetako zirkuluetako beste bi kide. Herritarren Kontseiluko 29 kideetatik, beraz, hamazazpi dira Santosen lerrokoak, Santos bera aintzat hartuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!