Irujo ez da gehiago kantxan lehiatuko

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 22a, 08:03

Juan Martinez de Irujoren agurra. Arg: eitb.eus

Bihotzak urrundu eginen du pilota profesionaletik. Medikuek hala "aginduta" eta bihotzeko arazoak tarteko ezin izanen du gehiago jokatu. Ekainaren 24an eginen diote despedida, Labriten. 

Irujo badoa, baina Juanek segituko du. "Ez naiz gehiago zuriz jantziko. Osasun arazoak tarteko, agur esatera behartua nago", Juan Martinez de Irujo pilotari iraultzaileak kantxak utziko dituela iragarri zuen larunbatean. Duela urtebete baino gehiago urrundua zegoen bihotzeko arazoak medio. Eta ezin izanen du itzuli. Agerraldi jendetsuan esan zituen hitz horiek: "Pilotalekuak nire etxea segituko du izaten baina jada ez naiz lehiatzen ibiliko". 

Heldu den ekainaren 24an, San Joan egunez, omenaldi jaialdia antolatu dute Iruñeko Labrit pilotalekuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!