Irujo badoa, baina Juanek segituko du. "Ez naiz gehiago zuriz jantziko. Osasun arazoak tarteko, agur esatera behartua nago", Juan Martinez de Irujo pilotari iraultzaileak kantxak utziko dituela iragarri zuen larunbatean. Duela urtebete baino gehiago urrundua zegoen bihotzeko arazoak medio. Eta ezin izanen du itzuli. Agerraldi jendetsuan esan zituen hitz horiek: "Pilotalekuak nire etxea segituko du izaten baina jada ez naiz lehiatzen ibiliko".
Heldu den ekainaren 24an, San Joan egunez, omenaldi jaialdia antolatu dute Iruñeko Labrit pilotalekuan.