UGTk, CCOOek eta CENek 183 milioi euro jaso dituzte diru publikotik

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 19a, 08:28
Argazkia: EH Bilduko parlamentari Adolfo Araizek aurkeztu ditu datuak.

2001etik 2016ra, UGTk, CCOOek eta CENek diru sailaren %98 eskuratu dute, EH Bilduk salatu duenez; ELAk eta LABek %2 baino ez.

Ez da zifra makala: 183  milioi euro. UGTk, CCOOek eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioak jaso zituzten, 2001etik 2016ra bitarten, hitzarmen izendunen, lan arriskuak prebenizeko probramen edota ingurugiro hobekuntzetarako laguntzen bidez.

“Eskandalugarria” da zenbatekoa, EH Bilduk salatu duenez,  Nafarroako Enplegu Zerbitzuak banatutako diruaren %98,19 hiru horien esku geratu baitzen; ELAk eta LABek, aldiz, urte horietan guztian, diru laguntzen %1,81 baino ez zituzten eskuratu.

UGTk 71,8 milioi jaso ditu urte hauetan guztietan; 62,9, CCOOek; eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioak, 48,7. ELAk eta LABek, aldiz, 1,6 eta 1,7 milioi euro, 

Adolfo Araizek salatu du hitzarmen izendunen bidez jaso duten “diru jasa” hori guztia eta Nafarroako Gobernuak “bake soziala erosi” zuela esan.

Ordezkaritzari garrantzirik ez

Jasotako diruari buruz hitz egiterakoan, CCOO, UGTk eta Nafarroako Enpresarien elkarteak duten ordezkaritzaren bitartez jasotako diruaren %3 inguru baino ez dute jaso; alegia, jasotako diru laguntzak ez datoz duten ordezkaritzarekin bat. ELAk eta LABek ordea diru laguntzen %90 inguru jaso dituzte ordezkaritza dela eta.

Gauzak horrela, Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluarekin amaitu behar dela defendatu du EH Bilduk, eta lege proposamena aurkeztu du bide horretan, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak funtzio bera bete dezakeela sinetsita. Laukoaren artean, ordea, "ez dago adostasunik oraindik" gaiaren inguruan, Araizek azaldu duenez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!