Balerdi Balerdi taldearen kanta akustikoa: 'Galtzen ikasteko metodoa'

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 18a, 14:50

Balerdi Balerdi taldearen disko berria kalean da. 'Galtzen ikasteko metodoa'. Hamalau kanta jaso dituzte. Toño Muro abeslariak, modu akustikoan eta gitarraren laguntzaz izen bereko kanta eskaini digu Metropoli Forala saioan.

Hamalau kanta jaso ditu 90eko hamarkadan Iruñean sortutako power pop taldearen bostgarren lanak. Metropoli Forala saioan, taldeko kantari Toño Murori elkarrizketa egin diogu. Zuzenean, modu akustikoan bi kanta ere abestu dizkigu gitarraren laguntzaz: "Galtzen ikasteko metodoa" eta "Gau honetan".
Duela bost urte plazaratu zuten haien azken diskoa. "Hegoko lautadaren ertzetik". Lau musikarik osatzen dute taldea: Toño Muro (ahotsa eta gitarra),  Petti (gitarra),  Sergio Ibarrola Zara (bateria) eta Anxel Iraola (baxua).
Berako Atala estudioan grabatu dute diskoa, Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin. Letrei dagokienez, Pello Lizarralde idazlearenak dira zenbait kanturen hitzak.
Balerdi Balerdik Iruñeko Erraldoien Txokoan aurkeztuko du lehenengo aldiz disko berria, maiatzaren 18an, eta Burlatako Maiatza Rok jaialdian parte hartuko du maiatzaren 20an, Euskal Herria peñan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!