Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Ana Beltranen bodega agertzen da Gobernuaren zordunen artean

Euskalerria Irratia 2017-05-19 08:08   Ekonomia  Nafarroa

>Bodegas Camilo Castilla bodegaren zuzendaritza darama PPko eledunak 1987tik. 687.000 euroko zorra agertzen da agirian. 
>Beste zordunen artean Gabriel Urralburu presidente ohia. Ia 500.000 euroko zorra agertzen da. 
>Ikusi zordunen zerrenda hemen. 

Gaur egin du publiko Nafarroako Gobernuko Ogasun sailak Nafarroako zordun handien zerrenda. Tartean daude, PPko Ana Beltranen zuzendaritzapean dagoen Camilo Castilla SA enpresa: 687.000 euroko zorra agertzen du.

Zor handia duten enpresetako bat da Argoaz Inversiones SL, 2,08 milioi euro. Construcciones Samaniegok 2009an bere negozioaren zati bat erdibitu eta sortu zuen. Construcciones Samaniego Los Arcoseko zirkuituaren eraikitzaile eta onuradun nagusia da.

Nafarroako Presidente izandakoaren Gabriel Urralbururen izena ere agertzen da zerrendan: 500.000 euroko zorra du. Guztira 316 izen agertzen dira, pertsonenak eta enpresenak (gehienak enpresa eta entitateenak dira). Zorra osotara 237 milioi eurokoa da. 

Zordunei lehenago jakinarazi zitzaien

Lehen aldia da Nafarroan halako zerrenda kaleratzen dela, baina 2015ean egindako lege aldaketa batek ahalbidetzen du. Zordunen zerrenda argitaratu aurretik zordun horiei jakinarazi zitzaien eta aukera izan zuten zerrenda horretan ez agertzeko: zorra kitatzeko negoziazioaren bidez adibidez. Osasuna futbol taldea ez dago zerrendan, hain zuzen, zorra kentzeko negoziazioaren bidez ari delako gutxika ordaintzen. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa