Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Jendetza elkartu da LGTBIfobiari aurre egiteko

Euskalerria Irratia 2017-05-18 08:17   Gizartea  Nafarroa

LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunaren karietara aniztasunaren aldeko eta gorrotoaren kontrako aldarria zabaldu zuen atzo jende mordoak, Merkaderesen, E28ko Plataformak deituta.

Muxukatze herrikoia eta performancea egin zituzten, NBEk homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela 27 urte bete zituen egunean. Uxue Alvarez bozeramaileak Ahotsa.info webguneari egindako adierazpenetan azaldu zuen "transen errealitatea ikusarazten" ari direla bereziki azken aldian eta Hazte Oir elkarte ultrakatoliko eta transfoboaren autobusari emandako erantzuna izan zuen gogoan. Horregatik, "trans patologizazioaren kontra" egin behar dela aldarrikatu zuen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa