Familia eredu berriak aintzat hartuko ditu Familia Planak

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 17a, 09:54

Ama bakarrak osatutako 8.360 familia daude, 13.500 adin txikikoekin planak horiei erantzun nahi die. Txirotasun egoera adingabeengana ez iristea da beste xedeetako bat.

II. Familia Plana prestatzen ari da Nafarroako Gobernua, kontuan izanda aurrekoa orain dela 15 urte idatzi zutela; berritu egin nahi dute eta egungo familia ereduei egokitu. Emakume bakarrez osatutako familiei ere arreta eman nahi diete: 8.360 daude, 13.500 adin txikikoekin. Horiek babes neurrien %34 jasotzen dituzte, 6.000 umeri mesede eginda. Horrez gainera, txirotasun arriskuan daude adin gabeen %35 eta horri ere erantzunen dio planak. 

"Agortuta zeuden haurtzarorako politikak, ezin ziren testuinguruan sartu, ez ziren errealitate berrietara egokitzen", esan du Miguel Laparra presidenteordeak. 

Prebentzioan indarra jarrita

Orain arteko planak konponketan jartzen zuen mira; hemendik aurrerakoak prebentzioan jarriko du, aldiz, Laparraren hitzetan: "Prebentzioa izanen da hurrengo planaren lehentasunetako bat".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!