Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurka, martxan

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 17a, 08:50

Homofobia, lesbofobia, transfobiaren, bifobia eta interfobiaren kontrako nazioarteko egunaren karietara, muxukatze herrikoia antolatu du E28ko Plataformak. Ortzadar taldeak hainbat ekitaldi eginen ditu NUPen.

Aniztasunaren aldeko eta erasoen kontrako aldarria zabalduko du gaur Iruñean, homofobia, lesbofobia, interfobia, bifobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko egunean. Ekainaren 28ko Plataformak muxukatze herrikoia eginen du, gaur, 19:30ean, Merkaderesen; performancea ere izanen da. 

Horrez gainera, Ortzadar, NUPeko LGBT taldeak, makina bat ekimen antolatu ditu: Chrysallis elkarteak hitzaldia eskainiko du; 12:00etan, elkarretaratzea eginen dute, NUPen bertan; Ortzadarren erakusketa muntatuko dute, NUPeko liburutegi plazan; eta 14:00etan Ortzadarren urteurrena ospatuko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!