Janaria ezin erosi eta Elikagaien Bankura jotzen dutenak 30.000 lagun inguru dira Nafarroan. Horregatik ezinbestekoa izaten da bizilagunen laguntza. Elikagai bilketa eginen dute beste behin ekainaren 2an eta 3an. Nafarroako 234 entitate eta saltokitan jarriko dituzte guneak herritarrek egiten dituzten aportazioak biltzeko asmoarekin. Iaz 680.000 kilo biltzea lortu zen eta horrek ahalbidetu zuen 30.700 pertsonak elikagaiak izatea bizi ahal izateko, tartean, 8.000 familiak.