Elikagai bilketa "erraldoia", ekaineko lehen asteburuan

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 17a, 08:43
Ekainaren 2an eta 3an eginen du Elikagaien Bankuak janari bilketa handia.

>Elikagaien Bankuak Nafarroako 234 entitateren bidez eginen du elikagaien bilketa ekainaren 2an eta 3an. 
>Iaz 30.700 pertsona izan ziren janari bila jo zutenak Elikagaien Bankura. 
>680.000 kilo janari lortu zituzten 2016ko bilketa handiari esker. 

Janaria ezin erosi eta Elikagaien Bankura jotzen dutenak 30.000 lagun inguru dira Nafarroan. Horregatik ezinbestekoa izaten da bizilagunen laguntza. Elikagai bilketa eginen dute beste behin ekainaren 2an eta 3an. Nafarroako 234 entitate eta saltokitan jarriko dituzte guneak herritarrek egiten dituzten aportazioak biltzeko asmoarekin. Iaz 680.000 kilo biltzea lortu zen eta horrek ahalbidetu zuen 30.700 pertsonak elikagaiak izatea bizi ahal izateko, tartean, 8.000 familiak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!