'Nbici' Iruñeko Udalaren bizikleta zerbitzua eten eginen da datozen orduetan. Zerbitzua ez da erabilgarri izanen 17an, 18an eta 19an. Zerbitzua kudeatzen duen enpresa zerbitzaria aldatzen ari da eta horretarako bizikleta horiek ezin izanen dira oraingoz erabili.
2007ko ekainean jarri zuen martxan Iruñeko Udalak zerbitzua. Guztira bost gunetan hartu eta utzi daitezke bizikleta horiek.