Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Nafarroako ubidearen lehenengo faseko obrak 2018ko ekainean amaituko dituzte

Euskalerria Irratia 2017-05-17 08:23   Gizartea  Nafarroa

Apirilean bukatzea zen hasierako asmoa, baina 7.739 hektarea proiektuan daude oraindik; lauko gobernuko kideen arabera, bi hilabeteko atzerapena ez da asko. UPN kexu azaldu da.

Ekainean amaituko dute Nafarroako ubidearen lehen fasearen handitzea; apirilean bukatzea zen hasierako asmoa, baina zabaldu egin da epea: 5.174 hektarea erabiltzen ari dira egun; 1.848, eraikitzen; eta 7.739an proiektuan. 

Batzuk moldatzen ari dira; esaterako, Sesman "lurraren ezaugarriengatik" arazo bat dago eta lurraren egonkortasuna zalantzan jar daitekeenez, aldaketak eginen dituzte eta Lerinen "usadiozko ureztatze gunetik" pasa behar zen proiektua, aldatu duten arte.

Proiektuaren diseinua aldat behar dute, gauzak horrela. Horrez gainera, 3.667 lurraldek eskatu dute ureztatze gunean sartzeko. Isabel Elizalde kontseilariak zehaztu du "batzuk sartzen ahalko direla eta beste batzuk ez".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa