Balerdi Balerdi taldearen 'Galtzen ikasteko metodoa'

Balerdi Balerdi taldearen disko berria kalean da. Galtzen ikasteko metodoa. Hamalau kanta jaso ditu haien bostgarren lanak. Taldeko kantari Toño Murori elkarrizketa egin diogu. Modu akustikoan bi kanta ere abestu dizkigu.

Duela bost urte plazaratu zuten haien azken diskoa. Hegoko lautadaren ertzetik.  Lau musikarik osatzen dute taldea: Toño Muro (ahotsa eta gitarra),  Petti (gitarra),  Sergio Ibarrola Zara (bateria) eta Anxel Iraola (baxua). Berako Atala estudioan grabatu dute diskoa, Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin. Letrei dagokienez, Pello Lizarralde idazlearenak dira zenbait kanturen hitzak.

Balerdi Balerdik Iruñeko Erraldoien Txokoan aurkeztuko du lehenengo aldiz disko berria, maiatzaren 18an, eta Burlatako Maiatza Rok jaialdian parte hartuko du maiatzaren 20an, Euskal Herria peñan.