"Material honekin ez dugu nahi gai hauek jorratzea egun jakin batzuetan (maiatzaren 17an, adibidez), baizik eta aniztasun afektibo sexualaren eta genero aniztasunaren ikuspuntua sartuta egotea arlo eta maila guztietan. Hezkidetza da horretarako bide bakarra. Ikastetxe guztietan hezkidetza planak garatu behar dira eta langileek gutxieneko prestakuntza jaso behar dute (irakasleek zein gainontzekoek)", esan du Steilas sindikatuak, materiala aurkezterakoan.
Sarean aurki daiteke Ortzadar gara izeneko gida osorik.