Duela gutxi sinatu dute Volkswagen Nafarroaren Zuzendaritzak hitzarmena UGT, CCOO eta CGCrekin. "Gardentasunik ez da egon eta argi dago oraindik ere kontratazioetan bezerokeria dagoela", azaldu dute agerraldian LAB, CGT eta ELAko ordezkariek. "Volkswagenen dagoen ustelkeria estali nahian ari dira", salatu dute.