Eremu ez-euskalduna utzi eta mistora pasatzeko eskaera egin dute dagoeneko Nafarroako 43 herrik. Eremu mistotik euskaldunera pasatzeko eskaera ere bada tartean. Atezek atzo arratsaldeko osoko bilkuran onartu zuen eskaera hori egitea.
Atetzek da lehena halako eskaera egiterako unean eta ekarriko dizkion aldaketen artean, nabarmenena euskara ofiziala izanen dela herrian, horrek dituen ondorio guztiekin. Esaterako, administrazioan zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea aitortua izanen dute herritarrek, eta lanpostu publikoetan pisu handiagoa izanen du euskararen ezagutzak.
Udalean EH Bilduk du gehiengoa, eta, hortaz, eskaria onartu dute bilkuran. Parlamentura joango da gaia orain. Bihar da hain zuzen azken eguna halako eskaerak egiteko. Iban Baztan da Atezko zinegotzia da. Berak azaldu du Euskalerria irratian, zer ekarriko duen aldaketak: batez ere, gakoa, euskara ofizial izanen dela eremu euskaldunean sartuz gero eta horrek ziurtatuko die herritarrei administrazioarekin duten harremana euskaraz izatea.