Eremu euskalduneko herri izan nahi du Atetzek

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 9a, 08:58

>Lehen herria izanen da eremu mistotik euskaldunera pasatzeko eskaera egiten duena. 
>Eremu ez-euskaldunetik eremu mistora pasatzeko eskaera 43 herrik egin dute.
>Atetzeko Udalak bilkura dauka gaur, eta eskaria egitea onartuko du.

Eremu ez-euskalduna utzi eta mistora pasatzeko eskaera egin dute dagoeneko Nafarroako 43 herrik. Beste batek, Zizur Txikiak (UPNren alkatetze du) eremu mistoa utzi eta ez-euskaldunera pasatzeko aukera aztertuko du eta, eremu mistotik euskaldunera pasatzeko eskaera onartuko du gaur Atetz herriak. Horrekin, besteak beste, langileen hautaketan pisu handiagoa izango du euskarak, eta hezkuntzan G eredua desagertuko da (euskaraz ikasgai bat ere ez du). Udalean EH Bilduk du gehiengoa, eta, hortaz, ziurra da eskaria onartuko dutela bilkuran. Parlamentura joango da gaia.

Atetzek hasiko duen bideak aldaketa handiagoa dakar, hala ere: euskara ofiziala izango da, horrek dituen ondorio guztiekin. Esaterako, administrazioan zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea aitortua dute herritarrek, eta lanpostu publikoetan pisu handiagoa izango du euskararen ezagutzak (gobernua prestatzen ari den dekretuaren arabera, oposizio lehiaketetan %11-23 puntu).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!