Gertatutakoa ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Jakinarazi duenez, 03:00 inguruan izan da eraso sexita. Bertara joan dira udaltzainak, eta erasoa jasan duen neska, adingabea, erietxera eraman dute. Salaketa aurkeztu du biktimak, eta ustezko erasotzailea, mutil adingabe bat, atxilotu egin du udaltzaingoak.
Eraso sexita hori salatzeko Txantreako jaiak eten egin zituzten 20:00etatik 00:00etara eta manifestazio jendetsua egin zuten. Iruñeko Udalak ere gaitzetsi egin du erasoa.