Arrotxapeko gaztetxearen aldeko manifestazioa eginen dute larunbatean

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 2a, 08:21

Maiatzaren 8an auzoko hiru gazte epaituko dituztela eta guztira 40.000 euroko zigor eskaria dutela salatu dute Arrotxapeko gaztetxeko kideek.

Arrotxapeko gaztetxeko hiru gazte epaituko dituzte eta guztira 40.000 euro zigor eskaerei egin behar diete aurre. Manifestazioa antolatu du Arrotxapeko gaztetxeak, maiatzaren 6rako -8an epaituko dituzte-, gazteen kontrako jazarpena salatu asmotan. 

Gaztetxearen jabetza duten hiru taldeen batzordeak salatu dituela jakinarazi dute gazteek: La Caixak, Iruñeko Udalak eta Talleres San Pedrok. Lurra urbanizatzeko behar dutela argudiatu dute salatzaileek, gazteek ordea eraikinak 10 urte hutsik zeramatzala esan dute. 

Aisialdi, kultura eta formakuntza ekimen ugari egin dituztela azpimarratu dute Arrotxapeko gazteek, baita gaztetxea "hainbat kolektiboren bilgune" bilakatu dela ere.

Erlazionatuak

Gaztetxea okupatu dute Arrotxapean

Euskalerria Irratia 2016 ira 05 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!