"Ez gara konformatu behar egun dagoenarekin. Azken boladan instituzioetan zentratu gara, eta guk alderdia eraiki nahi dugu, ez baita halakorik egin. Alderdiak bultzada behar du. Horregatik erabaki dugu aurrerapauso hau ematea", hala azaldu du Eduaro Santosek Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusi izateko bere burua hautagai izateko aurkeztu izana. Ainhoa Aznarez Parlamentuko lehendakaria Ahal Duguko Herritarren Kontseiluko bozeramaile izanen litzateke Santosek postua lortuko balu eta Tuterako zinegotzi, Daniel Lopez bigarren eledun izanen litzateke.