Fran Espinosa Uharteko zinegotziak Ahal Duguko idazkari nagusia izateko aurkeztuko du bere burua

Euskalerria Irratia 2017ko api. 28a, 09:22

Erabakitzeko eskubidea (M15eko espiritua) izena du haren proiektuak. "Nafarren bizitza hobetu" nahi du Espinosak, "ikuspegi politiko eta ekonomiko batetik". Laura Perez da Espinosarekin lehiatuko den hautagaia. 

"Boterea berreskuratu nahi badugu, erabakiaren boterea herritarrei bueltatu behar diegu", esan du Uharteko zinegotzi Fran Espinosak, Ahal Duguko idazkari nagusi izateko bere burua aurkezterakoan. Erabakitzeko eskubidea (M15eko espiritua) izena du haren proiektuak.

"Demokrazia" zentzuz bete nahi duela adierazi du, "herri subirautzari eta giza eskubideei dagokienez". Ordezkaritzan oinarritutako demokrazia eta demokrazia zuzena uztertuko dituen sistemaren alde lerratu da."Botoa ez da ordezkariena, boto emaileena baizik. botoa mailegatu egiten zaio ordezkariari, baina ez zaio oparitzen 4 urteean erabili daitekeen txeke zuriaren gisan".

"Primarietara aurkezten den inork ezin dio esan militantziari egun existitzen diren erreminta teknika eta juridikoak egonda ordezkaritza demokrazia eta demokrazia zuzena uztartzeko erabiltzeari uko egiten dionik."

"Nafarren bizitza hobetu" nahi du Espinosak, "ikuspegi politiko eta ekonomiko batetik". Laura Perez da Espinosarekin lehiatuko den hautagaia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!