Frankismoa are sakonago ikertuko du NUPek, Nafarroako Gobernuarekin sinatutako akordioari esker. Biktimen lekukotzak bilduko ditu, aitortzeko errolda eginen du eta haur lapurtuen auzia aztertu eta biktimei aitortza eginen die. Horrez gainera, epaitegi eta instituzio militarreko artxiboetatik informazio berria jasotzen ahalko du.
55.000 euroko diru saila bideratu du exekutiboak hitzarmenerako. Orain arte, udalarekin eta parlamentuarekin sinatu ditu unibertsitateak halako akordioak.
Emilio Majuelo eta Fernando Mendiola historialarien gidaritzapean dagoen NUPeko Memoria Historikoaren Funts Dokumentalak egine ditu ikerketa lanak.