Kontratazioa "langileria bereizteko eta prekarietatea zabaltzeko" erabiltzen du Sunsundegi enpresak, LABen aburuz: "50 langile bota ditzake aurten, beste batzuk kontratatzeko".
Sindikatuaren arabera, aparteko ordu asko egiten dituzte beharginek eta, hori aintzat hartuta, behin betiko kontratu gehiago egin daitezke. Lan jardunaldia luzatzen ere saiatu da enpresa zuzendaritza; kritiko azaldu da LAB jarrera horrekin, langile gehiago hartzeko gaitasuna izan baduela frogatzen baitu.
"Erabiltzeko eta botatzeko langile poltsa prekarioa" sortu duela ziurtatu du LABek, "nafar guztien diruarekin finantzatutako enpresa" dela oroitaraztearekin bat.