Nafarroa da langabezia tasa txikiena daukan erkidego autonomoa

Euskalerria Irratia 2017ko api. 27a, 13:52

Urtebetean %27,88 langabe gutxiago daude Nafarroan, 12.200 lagun. Azken hiruilekoan 700 langabe gehiago badaude ere, urtaroari dagokiola esan du Miguel Laparra Gizarte Eskubideen presidenteordeak.

Lan merkatuaren joera positiboaren adierazle dira langabezia datuak, Miguel Laparra  Nafarroako Gobernuaren Gizarte Eskubideen presidenteordeak gaur adierazi duenez: 2017ko lehen hiruhilekoan 700 langabe gehiago dauden arren, horrek "urtaroen logika ziklikoa" dauka. Hala, urtetik urterako Populazioa Aktiboaren Inkestaren datuak “ikusgarriak” direla ziurtatu du Laparrak, izan ere, 12.200 langabe gutxiago daude, iazko datuekin alderatuta, %27,88ko jaitsierarekin. 

Nafarroak %10,25eko langabezia dauka, hau da, estatuan langabezia tasa txikiena duen lurraldea da; are, atzetik daukan erkidegoak baino 1,6 puntu positiboagoa da datua.

Urtez urteko datuekin jarraituz, 276.000 langile daude Nafarroan lehen hiruhileko honetan, iaz baino 13.000 gehiago: %5ekoa izan da hazkundea, beraz. “Estatuan hazi denaren bikoitza hazi da Nafarroa”, Laparrak esan duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!