Sare sozialetan hasi da Pepsi marka bere iragarki berria zabaltzen. Berehala oihartzun handia hartzen hasi da. Kalimotxoa edari "sofistikatu" bilakatu nahi du nonbait freskagarrien enpresa horrek. Pepsik kalimotxoaren bertsio "berria" egin du: hiru laurden ardo beltz, laurden bat markaren edaria, eta, edalontziaren ertzean, limoia. "Kali-motxo esaten diogu, eta lagunekin edaten dugu", dio iragarkiaren mezuak. Askok erantzun dute sare sozialetan jada: kalimotxoa hasteko, Coca Colaren freskagarriarekin egiten dela, alegia, Pepsiren konpetentzia den enpresaren freskagarriarekin.