7:47an jazo da istripua. Bide gurutze batean izan da ezbeharra: NA-122 Lizarra-Andosilla eta NA-666 Allo-Sesma artean, 12. kilomentroan. Larri zauritu da eta berehala eraman dute anbulantzian baina hil egin da ordu batzuen buruan. Kamioi batek eta hildako emakumeak gidatutako autoak egin dute elkarren aurka talka. Anbulantzia,suhiltzaileak eta Foruzaingoa gerturatu dira ezbeharra izan den tokiraino. Atestatuen talde bat ari da lanean istripuaren nondik norakoak aztertzeko.