Azken auto harrapatzeari erantzunez elkarretaratzea antolatu du 8-80 plataformak

Euskalerria Irratia 2017ko api. 20a, 08:24

Iruñeko Sadar kalean auto batek 63 urteko emakume bat harrapatu ostean, protesta elkarretaratzea eginen du 8-80 plataformak gaur, 19:30ean, Navarra Arenaren aurrean.

Auto harrapatzeak direla medio, lau pertsona hil dira Nafarroan 2017an -bi, Iruñean eta beste biak, Tuteran-; hau da, ia harrapaketa bat egon da hilero. Latza da datua, 2015ean bost pertsona hil baitziren urte osoan. Horregatik, Sadarren izandako azken harrapatzea gogoan, gaur elkarretaratzea eginen du 8-80 plataformak: Navarra Arenaren parean, 19:30ean.

Mase kritikoa, martxan

Ostiral honetan "masa kritikoa" gauzatuko du 8-80 plataformak, hiri irisgarria aldarrikatzeko. 19:30ean aterako da mobilizazioa, Gazteluko plazatik. Arrotxapeako gaztetxean, 17:00etan, bizikletak konpontzeko tailerra eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!