Gutxieneko soldatarekin parekatuko ditu Nafarroako Gobernuak pentsio txikienak

Euskalerria Irratia 2017ko api. 6a, 13:13

Hala, alargunen pentsioak %8 igoko dituzte; erretiro pentsioak, aldiz, %,4'5: gutxieneko soldataren pare izanen dira, era horretan.

Pentsio txikienak gutxieneko soldataren berberak izanen dira, azkenean, Nafarroako Gobernuak atzo lege proiektua onartu ostean. Alargunen pentsioak, horren ondorioz, %8 handituko dituzte; erretiroak, %4'5.

Pentsio guztiak 2019an berdinduko dira eta 16'6 milioi euro inbertituko ditu foru Exekutiboak. 

9.490 alargunek jasoko dute gehigarria, horietatik ia denak (%98) emakumeak. Ggobernuak, bide horretatik, hiru aldiz handituko du alargunentzako aurrekontua: iaz, 3'2 milioi eurotatik, aurtengo 10 milioi eurotara. Alargunek errenta kanpainan edo Gizrate Eskubideetaraok Departamentuan eska dezakete neurria. 

Pentsiodunen kasuan, 12.466ri eginen die mesede.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!