N-121-A errepidean, 786 istripu izan ziren 2009tik 2014ra, gehienak, %53, kolpeengatik; ia 11.000 ibilgailuk zirkulatzen dute bertatik; eta horietatik %30 zamatsuak, hau da, 2.400 bat kamioi. Horregatik, bidea moldatzeko beharra ikusi du Nafarroako Gobernuak: proiektuak egiteko 530.000 euro bideratu ditu. Helburua, hiru erreiko errepidea egitea, 2+1 formatukoa; alegia, aldeetako bideak norabide bakarrean joateko izanen dira; erdikoa, aldiz, aurreratzeko.
Bidearen 63 kilometrotan izanen dira obrak, ia errepide osoan. Seinalezpen eta abiadura mugak ere aldatuko dituzte, hemeretzi bidegurutze
Eraikuntza proiektuen esleipena bost sortatan eginen dute eta 2017-2018 ikasturterako abiatzea da egitasmoa.