Atzo arratsaldean izan ziren torturak jasan zituzten zenbait emakume parlamentuan. Bizitakoa kontatu zuten aretoan. 160 lagun inguru joan ziren babes ematera eta emakume haiek jasandakoaren berri izatera. Ainhoa Aznarez parlamentuko presidenteak eman zion hasiera ekitaldiari. Gero, testigantza gogorrak entzun zituzten bertaratutakoek. "Halakoak entzutea beharrezkoa da elkarbizitza lortze aldera", nabarmendu zuten. Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak antolatu zuen ekitaldi hori.
Nafarroako Parlamentuko webgunean irakurgai dago atzoko ekitaldian izandakoa, gaztelaniaz.