Zilbetiko meategia bertan behera uzteko epaia berretsi du gorenak

Euskalerria Irratia 2017ko api. 4a, 10:43

Kontzejuen eta enpresaren errekurtsoa atzera bota du auzitegiak eta Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi: proiektuak fauna eta flora kaltetu ditzake.

Magnesitas Navarra (Magna) enpresaren proiektua bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Nafarroako Auzitegi Nagusiak jada esan zuen fauna eta floraren kontrako proiektua zela eta Udalerriz Gaindiko Plana ez zela baliogarria ezta ingurumen adierazpena ere. Oraingo epaiarekin sei urteko prozesu judiziala amaitu da. 

Eugi eta Zilbetiko kontzejuek jo zuten Gorenera, Nafarroako epaitegiekin konforme ez, eta proiektuak inguruari mesede eginen liokeela sinetsita. Nolanahi ere, Sea Bird Life eta Monte Alduide koordinadorak aurkeztutako salaketa da Gorenak onartu duena.

UPNren Gobernuak bultzatu zuen Udalerri Gaindiko Plana, baita egitasmoa baimendu zuen ingurumen adierazpena ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!