Korrika 20

Korrika Izpegitik arratsaldean sartu eta goizaldean Gipuzkoara pasako da

Euskalerria Irratia 2017ko api. 4a, 07:59

Izpegiko gainean Hartza eta dantzariak Korrikaren zain aritu dira dantzan.

Hauxe da datozen orduotako ibilbidea: Doneztebe 20:54, Zubieta 21:45, Orokieta 23:58, Jauntsarats 1:34, Irurtzun 3:14, Lekunberri 5:01ean.

953. lekuko aldaketan Nafarroa Garaian sartu da berriro Korrika, arratsaldeko bost eta erdiak aldera, Izpegiko lepotik. Han Hartza Sagar dantzariak, Mozorroak... zeuzkaten zain, besteak beste. Harrera beroa egin diote Jo ala Jo kultur elkarteak eta Baztango bertso eskolak. Arratsaldea giro ederrean egin dute Baztanen zehar. Kilometro erosleen artean hainbat elkarte, enpresa, langile eta udal egon dira. Bertan izan dira ere Iruñerriko AEK-ko ikasle eta irakasleak, Legasan. 120 lagun inguru hurbilduko dira 984 kilometroko lekukoa eramatera, iluntzeko 20.30ean.

Hainbat kilometro eginda, Baztan atzean utzi eta Basaburuan jada, Orokieta inguruan, 1012. lekuko aldaketan Nafarroako AEKideek eginen dute kilometroa, Aitziber Sarasolaren omenez, 23:46an.

Larraunen izanen da Korrika astearte goizaldean, eta hamaika herri zeharkatuko ditu. Irurtzunera, esaterako, 03:14an ailegatuko dira korrikalariak, eta Lekunberrin goizeko 5:00etan izanen dira. Pozik hartuko dute, halaber, Gipuzkoako mugara heltzear, Betelu, Araitz eta Atalluko herritarrek, Korrika ez baita bertatik pasatu 13. ediziotik. 1076 kilometroa betetzearekin batera, nafarrek lekukoa Tolosa aldeko gipuzkoarren esku utziko dute, 06:45ean. Apirilaren 8a itzuliko da Nafarroara, 20. edizioko azken kilometroak egitera.

Erlazionatuak

Korrika Baztanen

Euskalerria Irratia 2017 api 03 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!