Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Gazteluko plazatik abiatu da Euskal Herriko itzulia

Euskalerria Irratia 2017-04-03 14:10   Kirola  Nafarroa

Alberto Contador, Alejandro Valverde, Ion Izagirre, Michal Kwiatkowski eta Romain Bardet txirrindulariak izanen dira, besteak beste. 13:30ean atera da Euskal Herriko itzulia Iruñetik, azken 44 urtean ez bezala.

Euskal Herriko itzulia Iruñetik atera da, Gazteluko plazatik, hain zuzen ere; larunbatean amaituko da eta Hego Euskal Herriko hiriburu guztiak zeharkatuko ditu. 

Laburra izanen da gaurko etapa: 153 kilometro egin behar dituzte Iruñea eta Sarriguren artean, Mezkiritz eta Erro igarota. Itzuliaren ibilbidea aurreko urteetan baino xamurragoa da, antolatzaileen esanetan. 

Euskal Herriko itzulia Iruñetik atera da gaur, azken 44 urtean ez bezala. "Ilusio eta ohore handia izan da itzulia Iruñean abiatzea, halako giro ederrean gainera", esan du Joseba Asiron Iruñeko alkateak.

Besteak beste, Alberto Contador, Alejandro Valverde, Ion Izagirre, Michal Kwiatkowski eta Romain Bardet txirrindulariak izanen dira; horiek, faboritoetako batzuk.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa