Iruñean 29.000 lagun bizi dira pobrezia energetikoan

Euskalerria Irratia 2017ko api. 3a, 10:10

Askotariko profilak daudela esan du Iruñeko Udalak: gazteak, zaharrak, pobrezia egoeran daudenak eta guraso bakarreko familiak, besteak beste.

Pobrezia energetikoak jende asko kolpatzen du, "askotariko profiletakoak"; izan ere, errentaren %10 baino gehiago energia ordaintzeko bideratu behar dutenak dira txirotasun egoeran daudenak. Gurasoen etxetik joandako gazteak, zaharrak -eta bereziki emakumeak-, guraso bakarreko familiak... horiek dira kaltetutako batzuk. Iruñeko Udalak eman ditu datuok, Iruñeko pobrezia energetikoa aztertzeko txostena ardatz. Iruñean, 29.000 lagun bizi dira pobrezia energetikoan; Nafarroan, 96.000.

Horren aurrean, neurria porposatu ditu udalak: administrazioen arteko lankidatza handitzea; informazio, formazio eta aholkularitza programak indartzea; eta enpresa hornitzaileei "gardentasuna" exijitzea. 

Hogei elkarrizketa sakon egin dituzte, lehen urrats gisan, hasierako fasean; ostean, auzoka, kuantifikazio lana egiteko asmoa azaldu du udalak.

Pobreziaren erroak

Askotarikoak dira pobrezia energetikoaren arrazoiak: pobrezia bera, baitatetik, baina, baita ere, etxebizitzaren egoera, energia industriaren inguruko ezjakintasuna eta horniketaren prezioa. 

Iruñeko Udaletxearen arabera, etxebizitzen %60 berritu gabe daude eta, iaz, 2.258 diru laguntza eman zituen udalak. Horrek pobrezia energetikoaren egoera zein izan daitekeen pentsatzeko zantzuak eman dizkie, azken azterketaren faltan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!