Nafarroan 682 auto lapurtzen dituzte urtean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 31a, 08:16

Ablitasen, Ribaforadan eta Tuteran izaten dira auto ebaspen gehien, populazioa eta lapurketa kopurua aintzat hartuta, Aseguruen Enpresariek jakinarazi dutenez.

Urtean, 682 auto lapurtzen dituzte Nafarroan: erdia, Iruñerrian, hori baita herrigune handiena, baina proportzioan, Ablitasen, Ribaforadan eta Tuteran izaten dira lapurketa gehien. Auto lapurketa gutxien: Erriberrin, Atarrabian, Lesakan eta Baztanen.

Asuguruaren Enpresariek jakinarazi dituzte datuok -auto lapurketari buruz aritzerakoan, autoaren lapurketa bera eta barruko objektuak eramatea hartzen dute aintzat-.

Nafarroa "segurua" dela azpimarratu dute, eta Espainiako Estatuko batezbestekoaren azpitik dagoela: Estatu guztiko lapurketan %0,7 baino ez dira foru lurraldean izaten. Estatuan lapurtzeko dauden aukeren erdia dago Nafarroan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!