Torturatutako emakume nafarrak: justizia, atortza, erraparazioa izenburu izanen du Hitzorduak-en bigarren saioak; apirilaren 5ean izanen da. Foro Sozialak antolatu du, Nafarroako Parlamentuarekin elkarlanean.
Lehenengo saioan, indarkeriaren "denetariko biktimak" izan ziren: "Topaketa horrek mugarri bat markatu zuen". Hitzorduak-ek "toki segurua" eskaini nahi die herritarrei, "konfiantzaz" hitz egiteko.
Mafarroan, 693 tortura kasu daude, Euskal Memoriaren arabera. Emakumeekiko tortura "ezkutuko praktika, ezezaguna" dela esan du Foro Sozialak eta "inpunitate murru bat eraiki dela".