NUPek gradu eskaintza indartu du nazioarteko beste sei gaztelera-ingelesa programa elebidunekin

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 29a, 08:23

Gainera, bideojokoen eta errealitate birtualeko titulu bereki berria onartu da eta Informatika Ingeniaritzarekin batera egingo da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) irakaskuntza eskaintza zabalduko du 2017-2018 ikasturterako nazioarteko beste sei programa berri martxan jarriz. Beraz, irailetik aurrera, guztira bederatzi gradu egin ahalko dira partzialki ingelesez Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onetsi bezala. Gainera, argi berdea eman zaio Informatika Ingeniaritza graduarekin batera egingo den Bideojokoen eta Errealitate Birtualeko Aplikazioen Garapena espezializazio titulu berekiari.

Nazioarteko programa berri horiek lau ingeniaritzari dagozkie: (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearenak, Industria Teknologiarenak, Telekomunikazio eta Informatika Teknologiarenak) eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzakoak (gazteleraz eta euskaraz). Nazioarteko sei programa horiek indarrean daudenekin batzen dira. Hauek dira dagoeneko indarrean daudenak: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradua,  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, eta Gradu Bikoitzak  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Ekonomian eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean.

Helburua da ikasleek beren hizkuntza gaitasuna garatzea, etorkizunean gai izan daitezen beren bizitza akademikoa eta profesionala atzerriko herrialdeetan gauzatzeko. Ikasleek gutxienez irakaskuntzako 90 kreditu ingelesez egingo dituzte, eta laugarren ikasturteko seihileko bat atzerriko unibertsitate batean egingo dute, mugikortasun programa batean. Eskainitako ikaspostuak lortu ahal izateko, ezinbestekoa da ingelesez B2 maila, gutxienez, egiaztatzea.

Bestetik, gogorarazi nahi dugu NUPen hizkuntzen irakaskuntzaren aldeko apustua hamaika hizkuntz programa berriekin osatzen dela, bai ingelesa ikasteko baita frantsesa ikasteko ere (English Learning Programme eta Programme d’Apprentissage du Français). Hori dela eta, hamaika graduetako ikasleek berariaz prestatuko dira titulazio ofizialak hizkuntza horretan lortzeko karrerako irakasgaiak egiten dituzten bitartean.

Bideojokoen garapenaren titulu berekia

Informatika Ingeniaritzarekin batera egiten den Bideojokoen eta Errealitate Birtualeko Aplikazioen Garapenaren espezializazio diplomak beharrezko ezagutza teknikoak eta negozioari buruzkoak ematen ditu gero eta handiagoa den industrian arrakasta izateko.

Diplomak 36 kreditu ditu guztira eta 2. eta 7. seihilekoetan egiten da. Ikasleek bai bakarka bai taldeka efektu errealistak dituzten bideojokoak bere osotasunean garatuko dituzte, eta nahiz eta ikastaroaren funtsa bideojokoen eta errealitate birtualeko aplikazioen garapenean datza, lortutako ezagutzek bideojokoen industrian beste lanpostu batzuk eskuratzea ahalbidetzen dute. Garapenaren berezko ezagutza teknikoaz gain, bideojokoen garatzaile independientea izateko beharrezkoak diren trebetasunak lortzeko modua emango du.

Graduko titulazioen eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean kontsulta daiteke: Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Ikasleentzako Argibide Bulegoarekin, 948 16 90 96 telefonora deituz edo posta elektronikoa bidez: oficina.informacion@unavarra.es

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!