ETAren biktimen omenezko plakak jartzeko aurreakordioa, Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 24a, 08:44

EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik, Ezkerrak eta PSNk lortu dute ETAren biktimen aldeko plakak jartzeko adostasuna; UPNk, ordea, bestelako testu bat aurkeztu du.

Hil zituzten tokian, ETAren biktimak omentzeko plakak jartzeko aurreakordioa erdietsi du Iruñeko Udalak, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi, Ezkerra eta PSNren botoekin. UPNk, aldiz, ez zuen haiekin bat egin eta besteen sostengua jaso ez zuen testu alternatiboa aurkeztu zuen.

"Egia, justizia eta erreparazioa" merezi dute biktima guztiek, bost taldeek adostutako testuaren arabera. Eledunen mahaian lortu zuten aurreakordioa eta laster berretsiko dute. 

UPNk aurkeztutako testua antzekoa zen, baina Covite-ri egiten zion erreferentzia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!