Bake, bizikidetza eta giza eskubideen inguruko jardunaldiak, gaurtik aurrera

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 23a, 08:13

>Martxoaren 23an, osteguna, 'Mariposas en el hierro' zine foruma. 
>Martxoaren 30ean, osteguna, 'La defensa de las victimas y la paz desde la literatura' mahai-ingurua. 
>Apirilaren 1ean, larunbata, 'Adiorik gabe-Sin adios' antzerkia eta musika. 

Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak. Horiexek izanen dituzte mintzagai datozen asteetan Jardunaldien bitartez. Bigarrenez antolatu ditu Gobernuak. “Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez” goiburuarekin ariko dira.

Zine foruma, mahai ingurua eta antzerkiz eta musikaz beteriko ikuskizuna izanen dira nagusi. Bizikidetza eta Mermoria zerbitzu burua da Fernando Rey. Euskalerria irratian izan da.

Bakeaz eta bizikidetzaz aritu da Euskalerria irratian. Hasteko, otsailaren 18ko ekitaldiaz galdetuta, UPNk eta PPk kritikak egin dizkiete Gobernukideei, egun hartan ETAkideen senitartekoak izan zirelako eta ETA kideak omendu zirela. Reyk esan du, atzo Ana Ollo kontseilariak ere gogorarazi zuen moduan, otsailaren 18an ez zela omenaldirik egin, aitortza baizik. Biktima guztien ondoan egoteko nahia du Gobernuak. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen lan taldearen lana, "egia, justizia eta erreparazioa biktima guztiei iristeko izanen da hein handi batean", esan du Reyk. 

Jardunaldiak

>Martxoaren 23an, osteguna, 'Mariposas en el hierro' zine foruma. Ondoren, solasaldia izanen da Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin. 
>Martxoaren 30ean, osteguna, 'La defensa de las victimas y la paz desde la literatura' mahai-ingurua. Gabriela Ybarra eta Luis Garde izanen dira. Moderatzaile lanetan Aingeru Epaltza ariko da. 
>Apirilaren 1ean, larunbata, 'Adiorik gabe-Sin adios' antzerkia eta musika. 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!