Orotara, 830 kexa jaso ditu Arartekoak eta 910 kontsulta egin dizkiote herritarrek. Kexei dagokienez, %82 tramitera onartuak izan dira. Horrez gainera, 677 ikerketa egin ditu.
2016ko ekimenen txostenak 1.965 esku hartze jasotzen ditu, 2015ko datuekin alderatuta, %29,6 egin du behera, beraz, jarduerak.
Funtzio publikoa, lehen lerroan
Hamaika arlotako kexak iritsi dira Arartekoarengana: funtzio publikoa dago lehen postuan; bigarrenean, gizarte ongizatea eta hirugarrenean, hezkuntza. Javier Eneriz Arartekoaren aburuz, Hezkuntza Departamentuak eta Osasunbideak jarri diete "arreta gutxien" jasotako kexei.
Soilik kexen %60
Administrazioei dagokienez, Arartekoa kexu azaldu da, soilik kexen %60ari bide ematen baitiote. Enerizen aburuz, portzentaia hori "ez da altua": "Arreta gehiago jarri beharko liekete administrazioek herritarren kexei".
Kargua uzteko, gehiengoaren beharra
Kargua utzi nahiko luke Enerizek, dena dela, gehiengo zabala behar du: 30 parlamentarik adostu behar dute zeinek hartuko duen haren lekukoa eta oraindik ez dute batasunik erdietsi.