San Anton kaleko etxe batetik lau gazte kaleratu ditu Espainiako Poliziak

Goizeko 10:15ak aldera Espainiako Poliziak San Anton kaleko etxe bateko atea bota eta okupatuz bizi ziren lau gazte kaleratu ditu. Etxebizitzak 10 bat urte zeramatzan hutsik. Arratsaldean elkarretaratzea deitu dute okupazioaren defentsan.

Iruñeko Alde Zaharreko San Anton kaleko etxebizitza batetik lau gazte bota ditu gaur Espainiako Poliziak. Hilabete inguru zeramatzaten bertan bizitzen, okupatuta; etxeak, hutsik, hamar urte zeramatzan.

Goizeko 10:15 aldera izan da: Espainiako Poliziaren bi furgoi azaldu dira etxe azpian, bizitokiko atea bota, eta gazteak kaleratu dituzte, identifikatu eta gero. Hamarnaka auzokide batu dira etxe azpian, babesa adierazteko. 

Arratsaldean, kalera aterako dira

Okupazioaren defentsan, mobilizazioara izanen da: gaur, 19:00etan elkarretaratzea eginen dute, Iruñeko San Frantzisko plazan, Okupazioa delitua bada, gora delinkuentzia lelopean.