Alfaroko herritar bat zendu da. 55 urte zeuzkan eta kamioi gidaria zen. Hain zuzen, kamioia autopistatik irtenda hil da. Puiu eta Garinoianen arteko autopistatik atera da ibilgailua, ezagutzen ez diren arrazoirengatik.
Foruzaingoa, suhiltzaileak eta Guardia Zibila bertaratu dira. Lursail baten erdian geratu da kamioia.