2017/03/30 Arratsaldeko 6etan

Hezkuntza eta Burujabetza mahai-ingurua, martxoak 30 Iruñeko San Frantziskon

Hezkuntza eta Burujabetza mahai-ingurua, martxoak 30 Iruñeko San Frantziskon
SanFrantzisko Eskolako areto nagusian. Iruñeko Alde Zaharrean, Nafarroa
Hezkuntza eta Burujabetza mahai-ingurua Martxoak 30 osteguna, 18:00etan San Frantzisko eskolan Euskal Eskola Publiko Berria eta Hezkuntza Sistema Propioa sortze aldera Sortzen Elkarteak hezkuntza burujabetza du aldarri eta eraikuntza bide. Herri eta auzo bakoitzeko hezkuntza komunitateak bere eskolaren proiektua ahalik eta modu autonomoan garatzeko aukera gisa eta, Euskal Herri mailan hezkuntza komunitateak saretuz, eredu berri, kolektibo eta propioak eraikitzeko bide bezala ulertuta. Norabide horretan, esparru ezberdinetan antolatutako herri mugimenduek hezkuntzari ekarpen handia egin diezaiokete, arloka burujabetzen eraikuntzarako irizpide eta bideak eskainiz. Sektore bakoitzeko protagonistek euren gain hartzen dute propioki esparru horren inguruko arazoari irtenbidea eskaini eta alternatibak eraikitzeko ardura: auto-eraketa, hausnarketa, erabakiak, elkarlana, auzolana... Hau dela eta, hainbat esparruetako herri mugimenduetako eta hezkuntza komunitateetako hainbat lagunekin mahai-ingurua antolatu dugu Iruñean martxoaren 30ean, ekarpenak eta proposamenak jasotzeko asmoz. Elikadura, gorputza, hizkuntza, eta curriculum burujabetzetatik hausnarketa eta ekarpenak izanen ditugu mahai-inguruan, elkar elikatuz. PARTE HARTUKO DUTE: -. Jaxinto Gomez Viniegra: Elorri eskolako gurasoa. Elikaherria eta Mundu Bat elkarteetako kidea. -. Oihana Lopez Goñi: Patxi Larraintzar eskolako ama. Bilgune Feministako kidea. -. Bego Bitorika Badiola. Langile Ikastolako ama ohia eta Ikasle Euskaldun Eleaniztunak sortzeko proiektuko kordinatzailea. -. Ruben Iglesias Sansebastian. Zaragueta herri eskolako gurasoa. Orioko Herri Curriculumeko kidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!