Autobus transfoboa ez dela ongi etorria aldarrikatu dute herritarrek

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 21a, 10:42

> E28, LAB eta Bilgune Feminista egiten ari dira protesta. Manifestariek ez diote autobus transfoboari pasatzen uzten. Bidea moztu diote, Iruñera irits ez dadin.
> Adierazpen askatasunaren argudioari heldu dio Hazte Oirren bozeramaileak. Atzean zuen pankartak "ez zarete ongi etorriak" dio. 
>Udaltzaingoak Iruñean ezinen duela aparkatu esan dio Hazte Oir-en arduradunari. 
>20:00etan Golem zinematookien aurrean egin dute protestarako hitzordua.

Hazte Oir talde ultrakatolikoaren autobusak Iruñean barna ibiltzeko asmoa du gaur. Madrilen lehenbizi geldiarazia eta Bartzelonan gero, orain gurera iristeko asmoa erakutsi du. Mezu transfoboz betetako autobus laranjak 11:00etan Zuastiko zerbitzugunean egin du hitzordua. Agerraldia eginen dute han. Ondoren hurbilduko omen da hiriburura.

Hazte Oir taldeko presidente Ignacio Arsuagak esan du asko direla eurengana hurbildu diren nafarrak euren autobusa erkidegoko hiriburura ekartzeko eskatuz. “Errealitate biologiko bat bada, dogma ideologikoen gainetik”, nabarmendu du Arsuagak euren kanpaina babestu eta defendatzeko asmoz. #ElBusDeLaLibertad deitu diote Hazte Oir talde ultrakatolikokoek mezu transfoboak garraiatzen dituen autobus laranjari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!