Bartzelonako Saltzaile Ibiltarien Sindikatua, hoteletako gelazainen Las Kellys elkarteko kideak, Etxekolangileen eta zaintzaileen Sindikatua... Gonbidatu bereziak izanen ditu aste honetan SOS Arrazakeriak, arrazakeriaren aurkako astean. Gaur hasi eta ostegunera arte iraunen du; batez ere, "mestizoen borrokak" jarriko dituzte lehen lerroan.
Arratsalde honetan bertan hasiko dira ekimenak, dokumental batekin: Made in LA eskainiko dute.
Egun handia larunbata izanen da, manifestazioa eginen baitute, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra, 12:00etan Gazteluko plazatik aterata.
Ekimen guztiak Zabaldin izanen dira, 19:30ean.