Korrikako kilometro bat erosiko du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 20a, 14:14

Korrikari "babesa" adierazi dio legebiltzarrak, adierazpen instituzional baten bidez, baita "euskara berreskuratzeko asmotan euskalduntze tailerretan egiten duen lanari ere".

Korrikaren aldeko adierazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren botoekin, "babesa" adierazi dio hari, baita "euskara berreskuratzeko asmotan euskalduntze tailerretan egiten duen lanari ere".

Korrikan parte hartzeko deia zabaldu du, halaber, eta, gainera, kilometro bat ere erosi du. UPNk eta PPk kontrako botoa eman dute; PSNk babesa adierazi du, baina, kilometroa erosteko bozketan, abstenitu egin da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!